2015(e)ko apirilaren 7(a), asteartea



ZUHATZA DBHAREN HASIERA


 2013-2014 ikasturtean, DBH hasterakoan, klase-lagunez aldatzen ginenez, horregatik, Gazteriaren Foru Erakundea Ikastetxearekin 3 eguneko ibilaldi bat antolatu zuen Zuhatzara.



Asteazkenean, goizeko hamarretan, irailaren lauan, iritzi ginen. DBHren hiru klaseetako tutoreek (Judit, Ernesto eta Maite L.) lagundu ziguten.



Han itxaroten zuten hainbat monitore , haiek guztiak gazteak. Dena talde bakoitzari esleitutako txaboletan prestatuta utzi ondoren, uretan zegoen tranpolinarekin jolastera joan ginen. Arratsaldean jolastu genuen: dantzatzera, kantatzera ... (monitoreek asmatzen zituzten jokoetara)



Bigarren egunean uretako jarduerak eta kanpoko kirolak egin genituen baina euria egin zuenez ezin izan genuen eskulanik ez jairik egin.



Hirugarren egunean, goizeko lehen orduan dena prestatu genuen etxera itzultzeko, eta tranpolinarekin jolastu genuen.



Gehien gustatu zitzaidana piraguismoa eta bela nire lagunekin egitea izan zen. Gutxien gustatu zitzaidana harrien gainean oinutsik ibili behar izatea izan zen, ur-zapatiletako bat galdu nuen eta.


Seian itzuli ginen arratsaldeko lauretan.