ZUHATZA DBHAREN HASIERA
2013-2014 ikasturtean, DBH hasterakoan, klase-lagunez
aldatzen ginenez, horregatik, Gazteriaren Foru Erakundea Ikastetxearekin
3 eguneko ibilaldi bat antolatu zuen Zuhatzara.
Asteazkenean,
goizeko hamarretan, irailaren lauan, iritzi ginen. DBHren hiru klaseetako tutoreek
(Judit, Ernesto eta Maite L.) lagundu ziguten.
Han itxaroten zuten
hainbat monitore , haiek guztiak gazteak. Dena talde bakoitzari esleitutako
txaboletan prestatuta utzi ondoren, uretan zegoen tranpolinarekin jolastera joan
ginen. Arratsaldean jolastu genuen: dantzatzera, kantatzera ... (monitoreek asmatzen
zituzten jokoetara)
Bigarren egunean uretako jarduerak eta kanpoko kirolak egin genituen baina
euria egin zuenez ezin izan genuen eskulanik ez jairik egin.
Hirugarren egunean, goizeko lehen orduan dena prestatu genuen etxera
itzultzeko, eta tranpolinarekin jolastu genuen.
Gehien gustatu
zitzaidana piraguismoa eta bela nire lagunekin egitea izan zen. Gutxien gustatu
zitzaidana harrien gainean oinutsik ibili behar izatea izan zen,
ur-zapatiletako bat galdu nuen eta.
Seian itzuli ginen arratsaldeko lauretan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina